Covid-19 eta biltzarra

Deialdi hau egiten dugularik, biltzar honetan pandemia globalak zein eragin izango duen ez dakigula ohartzen gara. 2021eko martxoan herrialde bakoitza nola egongo den; krisiak ikerkuntzaren finantzazioa nola ukituko duen; sareko komunikazioak egunotan izan duen gorakadak ohitura batzuk aldatuko ote dituen; eta beste zenbait galdera daude airean. Horiek denek modu ezberdinetan baldintza ditzakete biltzarraren egitura eta parte hartzeko modua.

Hortaz, krisiaren aurreko egoeran diseinatuta egon arren, unean unean moldaketak egiten joango gara, biltzarra egoera berrietara egokituz. Ilusio handiz ekin genion biltzar honetan ikerlari andana elkartzeari, hizkuntza gutxituei buruzko ikerketak partekatzeko. Aurrerantzean baldintza materialak alda litezke, baina ilusioa berdina izango da; bai eta arlo honetako ikerkuntzaren beharra ere.

Antolatzaileak: