UPV-EHUko irakasle eta ikerlaria Soziolinguistika Aplikatuaren ikerketa eremuan lan egiten du, bereziki komunikabideen alorrera aplikatua. Gaur egun Gaztesare: Eleaniztasuna eta identitate glokalak sare sozialetan euskal gazteen artean ikerketa proiektua zuzentzen du.

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2015) eta Diskurtso Ikasketetan masterduna (Universitat Pompeu Fabra eta Universitat Autònoma de Barcelona, 2016), doktoregoko ikaslea eta ikertzailea da gaur egun EHUren Ikus-Entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko Sailean, Eusko Jaurlaritzak emandako doktoreaurreko beka bati esker. Diskurtsoaren analisia, memoriaren transmisioa eta identitateen eraikuntza ditu ikergai nagusi. Aurretik, Berria egunkarian kazetari aritu zen 2010tetik 2018ra.

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Irakasle Osoa.Soziologia Politikoan doktorea. Komunikazioa-kultura-nortasunak trinomioaren ikertzailea.

Historian lizentziatua (2011-UPPA), kultura politiketan masterduna (2013-UPPA) eta doktoregoko ikaslea eta ikertzailea da EHUren Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean eta Bordeleko Unibertsitatean, tutorekidetza programa batean. NOR ikerketa taldeko kidea da (UPV/EHU) eta hizkuntza gutxituen zinema, kultura eta hizkuntza politikak ditu ikergai.

Kazetaritzan lizentziaduna eta Multimedia Komunikazioa eta Gizarte Komunikazioa masterrak ikasitakoa. Hainbat ikerketa proiektutan aritu izan da lanean honako gaien inguruan: teknologia berriak, sare sozialak, komunikabideak eta transmedia ekoizpena. Gaur egun EHUko ikertzailea da eta Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea.

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna (UPV/EHU & Karlstad Universitetet) eta Gizarte Komunikazioan doktoregaia. NOR ikerketa taldeko kidea (UPV/EHU).

UPV/EHUko irakaslea da eta NOR Ikerketa Taldeko kidea. Ikerlari gisara, masa komunikazioaz, kirol ekitaldiez eta nazio nortasunez ikertzen dihardu.

Doktorea da Ikus Entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Aurretik, Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen da eta Gizarte Komunikazioa masterra egin zuen. Ikerlari Bisitaria izan da New York-eko unibertsitate publikoan eta Irlandan, Limerickeko Unibertsitatean. Bere ikerketa jarduna hizkuntza gutxituetan eta feminismoan oinarritu du; ikergai nagusiak publizitate elebiduna eta patriarkatuaren birsortze mekanismoak izan dira. Gaur egun, hizkuntza markagintza aztertzen dabilen taldea zuzentzen du. Bestalde, 2016tik Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da. Gizarte mugimendu ezberdinetako partaide da eta analista politiko gisa ere aritzen da euskarazko komunikabideetan: Argia, ETB1 eta Euskadi Irratia, besteak beste. Horretaz gain, ibilbide profesionalean, enpresa eta erakunde publiko ezberdinen komunikazio-aholkulari gisa dihardu.

Gizarte Antropologian graduatua. Hizkuntza antropologia eta soziolinguistika ikerketetan ikerlari eta ikerlari laguntzaile bezala lan egindakoa. Egun, EHU/UPVko doktoregaia.

Kazetaritzan lizentziaduna, Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra ikasitakoa eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioko tituloduna. Gaur egun Mikel Laboa Katedrak emandako doktoreaurreko beka bati esker, doktoregai da EHU-UPVn.

Euskal Filologian lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (2008), eta Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia kognitiboak eta Hizkuntza Masterra ikasi nuen ondoren (2009). Hizkuntza gutxituekiko dudan interesak bultzatu ninduen nire ikasketak soziolinguistikaren arlora bideratzera (Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Plangintza graduondokoa, 2014) eta bertsolari gazteen hizkuntza-ibilbideei eta gazte- eta hizkuntza-identitateei buruzko hizkuntza antropologiako tesia egitera (2020).

Kazetaritzan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktoratua UPV/EHUn. NOR ikerketa taldeko kidea da eta identitateari, hizkuntza gutxituei, komunikabideei eta irrati eta telebista programazioari buruzko hainbat proiektutan parte hartu du.