Izena emateko argibideak

Aurrez aurre eta online

Honakoak jasoko dituzu matrikularen ordainketaren truke: 

  • Biltzarrerako sarrera 
  • Online plataforman eskainiko diren streaming bidezko zuzeneko saioak jarraitzeko, horietan parte-hartzeko aukera eta bideo-posterrak ikusteko
  • Zuzenean streaming bidez emitituko diren bideoak kontsultatzeko aukera biltzarra igarotakoan
  • Biltzarrean parte hartu izanaren ziurtagiria (hizlari nagusi, komunikazio edo bideo poster aurkezle ala entzule modura izan den zehaztuz)

Online biltzarra izatearen ondorio ekonomikoak

Biltzarra online izateak matrikularen prezioa murrizketa ekarriko ote  duen galdetu digu partaideren batek. Zoritxarrez, ezezkoa da  erantzuna. Izan ere online modalitateak azpiegitura fisikoak behar ez  dituen arren, bestelako azpiegituren beharra du. ICML XVIIIren kasuan,  biltzarraren birtualizazioa egingo duen enpresa baten zerbitzua  kontratatu behar izan dugu, kalitatezko emaitza eman dezan. Helburua  ez baita nork bere kasa grabatutako bideoa bidali eta webgune batean  txertatzea. Kalitate hori ikusiko duzuelakoan gaude. Baina garestiago  aterako zaigu horrela egitea, dena presentziala izan balitz baino. Hala ere, aurrez iragarritako prezioari eustea erabaki dugu.


Kontuan hartu beharreko datak

  • Proposamenak onartzeko izen-ematea: azaroak 23 – abenduak 14

Prezioak eta ordainketa

Matrikula arrunta: 180€

Matrikula murriztua: 50€ (ziurtagiria eskatuko da izena ematerakoan)

Ikasleak, langabeak, erretiratuak eta akademiarekin zerikusirik izan gabe hizkuntzaren inguruko elkarteetan ari direnak (ez enpresa edo akademiako jarduerari lotutakoak).

Doakoa: 0€ (ziurtagiria eskatuko da izena ematerakoan)

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko kideentzat doakoa izango da matrikula. Gainera, bereziki sustatu nahi da Afrikako hizkuntza gutxituen inguruko ikerketak ezagutzea, beraz, Afrikako ikerlarien kasuan ere matrikula doakoa izango da.

Ordainketa transferentzia bidez egin behar duzu eta, ondoren, izena emateko formularioan gehitu beharko duzu ordainagiria. Hona transferentzia egiteko datuak:

  • Bankuko kontu zenbakia: ES24 2095 0292 9232 3900 0206
  • Kontu zenbakiaren onuraduna: UPV/EHU
  • Kontzeptua: ICML + zure izen-abizenak (adib.: ICML-Izen-abizenak)
  • SWIFT / BIC: BASKES2BXXX

Zeinu hizkuntza

Izena emateko orrian agertzen den galderetako bat zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzuari buruzkoa da: “Bai” hautatzen baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunak argitzeko, hala aurrez aurreko modalitatean nola onlinekoan.

IZEN-EMATEA HASI

Izen-ematearekin lotutako edozein galdera izanez gero idatzi mezu bat honako helbidera: info@icml2021.eus