Izena emateko argibideak

Aurrez aurre eta online

Aurrez aurreko saiotan nahiz online, izen-ematea bakarra izango da.

Honakoak jasoko dituzu matrikularen ordainketaren truke: 

  • Biltzarrerako sarrera 
  • Online plataforman eskainiko diren streaming bidezko zuzeneko saioak jarraitzeko, horietan parte-hartzeko aukera eta bideo-posterrak ikusteko
  • Zuzenean streaming bidez emitituko diren bideoak kontsultatzeko aukera biltzarra igarotakoan
  • Biltzarrean parte hartu izanaren ziurtagiria (hizlari nagusi, komunikazio edo bideo poster aurkezle ala entzule modura izan den zehaztuz)

Data hurreratu ahala jarriko gara zurekin harremanetan zure parte-hartzea nolakoa izango den zehazteko (presentziala edo birtuala). Edozein modutan, matrikulak aurrez aurre zein online parte-hartzeko balio du, bi modalitatetan. 

Halaber, pandemiaren bilakaerak aurrez aurreko bestelako otorduak edota aisialdi ekintzak egiteko aukera eskaintzen badu, aurrerago eskainiko da horietan izena emateko eta aparteko ordainketak egiteko modua.


Kontuan hartu beharreko datak

  • Proposamenak onartzeko izen-ematea: azaroak 23 – abenduak 14

Prezioak eta ordainketa

Matrikula arrunta: 180€

Matrikula murriztua: 50€ (ziurtagiria eskatuko da izena ematerakoan)

Ikasleak, langabeak, erretiratuak eta akademiarekin zerikusirik izan gabe hizkuntzaren inguruko elkarteetan ari direnak (ez enpresa edo akademiako jarduerari lotutakoak).

Doakoa: 0€ (ziurtagiria eskatuko da izena ematerakoan)

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko kideentzat doakoa izango da matrikula. Gainera, bereziki sustatu nahi da Afrikako hizkuntza gutxituen inguruko ikerketak ezagutzea, beraz, Afrikako ikerlarien kasuan ere matrikula doakoa izango da.

Ordainketa transferentzia bidez egin behar duzu eta, ondoren, izena emateko formularioan gehitu beharko duzu ordainagiria. Hona transferentzia egiteko datuak:

  • Bankuko kontu zenbakia: ES24 2095 0292 9232 3900 0206
  • Kontu zenbakiaren onuraduna: UPV/EHU
  • Kontzeptua: ICML + zure izen-abizenak (adib.: ICML-Izen-abizenak)
  • SWIFT / BIC: BASKES2BXXX

Zeinu hizkuntza eta bestelako aukerak

Izena emateko orrian agertzen den galderetako bat zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzuari buruzkoa da: “Bai” hautatzen baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunak argitzeko, hala aurrez aurreko modalitatean nola onlinekoan.

Dietaren inguruko eskaerarik baldin baduzu (aukera begetarianoa, beganoa, alergiak) izena emateko inprimakiaren bidez jakinarazi diezagukezu.

Bestelako irisgarritasun irizpideren bat kontuan hartzea beharko balitz ere izen-emate formularioan adierazi.

IZEN-EMATEA HASI

Izen-ematearekin lotutako edozein galdera izanez gero idatzi mezu bat honako helbidera: info@icml2021.eus